Irailaren 18an, “Elkarteen Azoka” izan zen, berriro ere, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Tokiski aretoan. Azoka horren helburua da boluntarioek elkarteek interesa duten pertsonei beren proiektuak eta haietan parte hartzeko aukerak aurkeztea, nagusiki ikasleei baina baita boluntario izan nahi duten pertsona guztiei ere. SOS Arrazakeria, Hazi eta Ikasi, AlgaraKlown, Aspace, Atzegi, Cáritas, Goyeneche Fundazioa, Romi Bidean, Bizikletaz Adinik Ez eta Ijitoen Idazkaritza Fundazioa elkarteetako arduradunek egiten duten lana aurkeztu zuten eta bertaratuen zalantzak argitu zituzten.
Boluntario lanetan parte hartu nahi duten pertsonek, aukera guztien inguruko informazioa jaso ondoren, hiru erakunde aukeratu beharko dituzte, beren lehentasunen arabera, irailaren 24tik 28rako astean. Ondoren, urriko lehenengo astean, pertsona horiei jakinaraziko zaie zein erakundetan egingo duten boluntariotza esperientzia hori. Aste horretan bertan, prestakuntza asko bat izango dute, ALBOANeko profesional baten eskutik. Urtean zehar beste lau prestakuntza saio egingo dira, hainbat gairen inguruan: lankidetzako jokoak, jarraipena, boluntariotzaren inguruko gogoeta, amaiera eta ebaluazioa. Esperientziaren amaieran, memoria txiki bat prestatu beharko da, motibazioa, gogoetak, esperientziak eta bukaerako ondorioa azaltzeko.
Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko ikasleek, irakasleek, ikertzaileek eta zerbitzuetako langileek ikasturtean zehar eta udan Gipuzkoako gobernuz kanpoko elkarteetan eta bestelako elkarteetan boluntario esperientzia bizitzeko aukera dute. Boluntario lanaren bidez bazterketa mundura hurbiltzeak eta urrun gelditzen zaizkigun beste errealitate batzuk ezagutzeak laguntzen du mundua hobetzen eta eraldatzen, gizarte beharrei, arazoei eta interesei erantzun bat emanez. Elkartasuneko konpromiso horrek gizarte osoaren bizitza hobetzen laguntzen du.