Alumni Sozialari buruz

Alumni Soziala Deusto Alumniren proiektu bat da, Deustuko Unibertsitateko tituludunen artean kontzientzia soziala eta erantzukizunatalde lan altruista, giza garapena sustatzea edo zerbitzatzeko espiritua bezalako balioak sustatzeko, hainbat ekimen eta esperientziaren bitartez.

Ikasle ohi guztiok zarete proiektu horren protagonistak, zeuen ezagutza eta esperientzia gizartearen esku jartzen baituzue.

Lau arrazoi nagusi ditugu eragile:

Babes ematea, lekualdatzea eta abegi egitea

Munduan 65 milioi pertsonak baino gehiagok, erdiek Afrikan eta ia erdiek ume eta 18 urtetikbeherako nerabeek, etxea utzi beharra izaten dute, euren bizitza edo askatasuna arriskuan jartzen duten arrazoiak direla eta.
Gainera, Europak II. Mundu Gerratik honako errefuxiatuen etorrerarik handiena bizi du, gehienak Siriako gerratik datozenena, goseari, pobreziari eta desberdintasunari ihesi.

Genero berdintasuna

Emakumeek bazterketa sufritzen dute errefuxiatu, indigena, analfabeto izateagatik… eta gainera, emakume izateagatik. Mundu mailan pertsonarik pobreenen artean, emakumeak dira pobreenak: % 60. Analfabetoen bi heren ere emakumezkoak dira.

Emakumerik gehienak egoera txarrenetako enpleguetara baztertzen dituzte eta lanaldiaren hirukoitza egin beharra izaten dute: etxetik kanpo, etxean eta etxekoak zaintzen.

Hezkuntza hartzeko eskubidea

Unescoren datuen arabera, 758 milioi pertsonak ez daki ez irakurtzen eta ez idazten munduan, Kopuru horren bi heren emakumezkoak dira eta 115 milioi 15 eta 24 urte bitarteko gazteak dira.

Hezkuntza eskubide unibertsala izan arren, 6 eta 14 urte bitarteko 124 milioi neska-mutil daude eskolatik kanpo, eskolara joateko aukera izan arren, eta ez dute behar den ezagutza mailarik.

Justizia sozio-anbientala

Laudato Si entziklikan denon etxea zaintzearen inguruan, gogoratu beharreko esaldietako batean, Frantzisko aita santuak hau dio: “ez daude bi krisi banatuta, bata ingurumenekoa eta bestea soziala, krisi konplexu sozio-anbiental bakar bat baizik”, batez ere baztertuta eta egoera ahulean dauden pertsonei eta ingurumenari eragiten diena. Horregatik, beharrezkoa da ekoizpen prozesuak eta kontsumokoak aldatzea, gure planetako baliabide mugatuen erabilera konpultsibo eta gorakoa eteteko.

Scroll to Top