V. Boluntariotza Azokan, boluntariotzako 70 erakunde baino gehiago Deuston

Deustuko Unibertsitateak, Bolunta Bizkaiko Boluntariotza eta Parte-hartzerako Agentziarekin batera, Boluntariotza Azoka egin zuen irailaren 20an, bosgarren urtez jarraian, gizarteko elkartasunaren eta partaidetzaren balioak zabaltzeko eta sustatzeko asmoz. Gainera, oraingoan, Begoñako Andra Mari (BAM) ikastetxeak ere bat egin zuen eta bertako ikasleak ere Azokara etorri ziren.


Azokan, Bizkaiko boluntariotzako 70 erakunde inguru izan ziren, eta Juan José Etxeberria unibertsitateko elkarteko errektoreordeak dioenez, “gure lurralde historikoaren mugak zeharkatu egiten dituzte, urruneko lekuetara heltzeko”. Gainera, unibertsitateko elkarteak aukera izan zuen ezagutzeko boluntariotza programetan pertsona berriak hartzeko prest dauden Bizkaiko 200 erakunde sozialen beharrak.
Horren harira, Juan José Etxeberriak dio azoka topagune ona dela ikusgarri egiteko pertsona eta erakunde askok mundu hobearen alde egiten duen ahalegina. Topaketa unibertsitateko testuinguruan egiten da, eta horrek erakusten du “boluntariotza modu guztiek ez dute balio” Haren iritziz, azken urteotan ikusi dugu, hainbat adibideren bitartez, borondate ona izatea ez dela nahikoa gauzak konpontzeko. Bizi dugun errealitatea oso konplexua da, eta jarduteko ezagutza behar dugu, eta jakituria ere bai, eta horietan unibertsitateak ere lagundu dezake”.


Errektoreordeak azpimarratu zuen, boluntariotzako errealitatea indibidualismotik oso urrun dagoela: pertsonak doan egiten du jarduera hori eta, horregatik, harreman esparru berrian ezartzen du boluntariotza, eta horretan doakoak gure izaera aldatzen du eta gizartean dugun esparrua eraldatu. Horretaz gain, sarean lan egitearen garrantzia azpimarratu zuen, gizartearen beharren ezaugarriengatik, elkarrekin lan egin beharra dugu, aliatu modukoak izan txirotasunean, bazterkerian eta aniztasunean. “Izan ere denon artean egin behar dugu lan, bizitzako ibilbide honetan inor ez dadin atzean geratu”.


Isabel Sánchez Robles Gizarte Ekintzako Foru diputatuaren iritziz, gizarte kohesionatua, dauden behar eta arazoetan inplikatzen dena… gizarte garapenerantz doan gizartea da. Eta boluntariotza antolatutako elkartasunaren adierazpen onena da; gizarte zibil, aktibo eta arduratsua, herritarren parte hartze aktiboa ahalbidetu eta bideratzen du. Haren iritziz, elkartasuna, doakotasuna eta parte hartze soziala ezinbestekoak eta ordezkaezinak dira gure gizartean. “Lanean jarraitzeko konpromisoa dugu, boluntariotzak aitorpen handiagoak izan ditzan eta hezkuntzaren esparruan eta gazteriaren artean jarraipena euki dezan, izan ere boluntariotza, batez ere, benetako herritartasun eskola da, eta bizitzarako ezagutza eta gaitasun esperimentalak eskaintzen ditu”.


Azokaren helburuak
Azokaren helburu nagusia hau da: unibertsitateko elkarteak ezagutu dezala Bizkaian boluntariotzako erakunde batzuek egiten duten lana eta, ikasturtearen hasieran, unibertsitateko prestakuntzarekin batera, gizarte mailako konpromiso bat hartu eta egiteko aukera aztertzea, boluntariotzako programetariko batean.


Horretarako, hainbat stand kokatuko dituzte parte hartuko duten erakundeek, zer-nolako lana egiten duten erakusteko, esku hartzeko esparruetan (desgaitasunak, gizarte bazterketa, lankidetza, ingurumena, adikzioak eta dependentziak, etab.). Horren osagarri, aldibereko beste jarduera batzuk ere egongo dira (hitzaldiak, solasaldiak, erakusketak, etab.), boluntariotzako erakundeek burutzen duten jarduera ezagutzeko eta esku hartzen duten arazoen inguruan sakontzeko.


UNIKIDE programaren bidez, Deustuko Unibertsitatea eta Bolunta, 2011tik aurrera, elkarlanean ari dira sentsibilizazio eta estrategiarako ekintzak burutzen, unibertsitateko elkartearen parte hartzea sustatzeko boluntariotza programa guztietan. UNIKIDEren helburua da unibertsitateko elkartearen gizarte partaidetza sustatzea, unibertsitateko esparrua elkartasun, gizarte konpromiso eta herritartasun aktiboko inguru izan dadin. Programaren babesleak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Saileko Gizarte Zerbitzuen zuzendaritza eta Boluntariotzaren Euskal Kontseilua dira.


Deustuko Unibertsitatea: irekia eta solidarioa


Deustuko Unibertsitateak badaki zein eginkizun duen gizartean, errektoreak berak esan zuen: “Bizi garen testuinguru global eta aldakorrean, Unibertsitateak erantzukizuna du gizartean murgiltzeko, bertako arazoak zehaztasunez aztertu eta erantzun egokiak emateko; eta erantzukizuna du, gainera, pertsonak prestatzeko, ikasketak amaitu ondoren gizatasunaren zentzurik zabalenean hezita egon daitezen, eta modu kontzientean konprometitu daitezen mundu bidezko, gizatiar eta jasangarriagoa eraikitzeko.”


Deusto Campus Elkartasunak, horretarako, Unibertsitatearen Gizarte Erantzukizunen esparruan, lagundu egiten du misio horretan unibertsitateko elkartea prestatuago eta konprometituagoa lortzeko. Kezka hori elkartasunaren funtsezko hiru dimentsiotatik lantzen da: boluntario lana eta herri partaidetza, garapenerako lankidetza eta ekologia.


Alde horretatik, Deustuko Unibertsitateak uste du UNIKIDE programa, ezer baino lehen, baliabideak errazteko tresna bikaina dela gizarte partaidetzan, elkartasunean eta boluntariotzan, bai curriculumaren kanpotik, bai barrutik: … Deustok erreferente izan behar du bidegabeko egoerak edo ahulezia egoerak denen begien aurrean jartzeko eta egoera horien berri eman behar die kideei, aldatu ahal izateko.

Informazio gehiago: http://feriavoluntariado.deusto.es/

Feria del voluntariado 2018
Scroll to Top