Datorren maiatzaren 19an, igandean, Europar Batasunak pertsona errefuxiatu eta migratzaileak abegi onez (hospitalidad) har ditzan eskatzeko 2. martxa solidarioa egingo dugu.
Euskadi eta Nafarroako Jesus Lagundiaren gizarte erakundeok errefuxiatu eta migratzaileei duintasuna, elkartasuna, askatasuna eta babesa emango dien eta giza eskubideak bermatuko dituen Europar Batasunaren alde egin nahi dugu ibilaldi honen bitartez.
Europa solidarioagoa eta inklusiboagoa izatea nahi dugu, eta hori eraikitzeko, ibiltzearen ahalmenean sinesten dugu.
Iazkoaren moduan, Aizpurutxotik Loiolarako 10 kilometroak beteko ditugu giro alaian lagun eta senideekin batera. Aizpurutxora autobusak jarriko ditugu hiriburuetatik.
Animatuko zara etortzen?