Jesuiten unibertsitateek elkartasuna adierazi diote Nikaraguari IAJU-Jesuiten Erakundeen Munduko Batzarraren amaieran

Jesuiten Unibertsitateen Munduko Batzarrean, uztailaren 12an, amaierako jardunaldia probetxatu dute, Nikaraguari elkartasuna adierazteko, izan ere gero eta krisi politiko larriagoa bizitzen ari dira. 320 nikaraguarrek baino gehiagok galdu dute bizia, azken hiru hilabeteotan.


Testuan gaitzetsi egin dute, bereziki “Nikaraguako gobernuaren aldekoek oraintsu egindako erasoak Leopoldo Brenesek eta Silvio Báez gotzainak lideratutako apaiz katolikoen talde baten aurka, eliza baten barruan harrapatuta zeuden manifestariei laguntzen ari ziren bitartean”. Horretaz gain, José Simeón Cañas-UCA Ertamerikako Unibertsitateko errektorea, Aita José Alberto Idiáquez, S.J., Nikaraguako ikasleen bizitzaren defentsa egiteagatik isilarazteko ahaleginak ere salatu dituzte. Dokumentuan, gainera, babestu eta aldeztu egiten dute goi mailako hezkuntza erakundeen autonomia, bai eta campus unibertsitarioen bortxaezintasuna eta inmunitatea ere, oztoporik gabeko pentsamendu kritikorako eta adierazpenerako foroak baitira.


AUSJAL dokumentuak baldintzarik gabeko elkartasuna zabaltzen die kaltetutako pertsona eta familiei, erakunde eta unibertsitateei, ikasleei, irakasleei eta administratzaileei, bai eta ikasleen eskubideak eta segurtasuna babesteko lan egiten dutenei ere. Bereziki, elkartasuna adierazi nahi die “gure erakunde jesuitari, Nikaraguako Ertamerikako Unibertsitateari (UCA), ikasleak animatu egiten ditu justizia sozialaren bakezko defentsa egitera, nahiz eta gobernuak indarkeriaren bidez desadostasunak ezabatu nahi izan”.


Adierazpenean, konpromisoa hartzen du “gure ahotsarekin Nikaraguako lagunekin bat egiteko, Gobernuari eska diezaioten talde paramilitarrak desegiteko, herritarren konstituzio eskubideak errespetatzeko, lehenik eta behin adierazpen askatasunerako eta bakezko protesta egitekoa; eta Nikaraguago Konferentzia Episkopalak (CEN) gatazkaren irtenbide negoziatuaren alde egindako lana babesteko”. Testuaren amaieran honela dio: “Galdutako bizien tragedia, Nikaraguan zein Venezuelan, gero eta handiagoa den bitartean, guk bakearen aldeko otoitzak eskaintzen ditugu”.


Adierazpena irakurri du Nikaraguako Ertamerikako Unibertsitateko (UCA) errektoreordeak, Jorge Huete-k, eta IAJUk emandako txalo beroak jaso ditu.

Adierazpenaren bideoa: https://youtu.be/P25sopKE9ao

Adierazpena irakurrita, amaiera eman zaie jardunaldiei. Mundu guztiko 300 errektore inguru eta 200 unibertsitate, college eta goi mailako hezkuntzako erakunde baino gehiagotako zuzendariak elkartuko dira “Transforming Our World Together” (Elkarrekin mundua aldatzen) lema harturik. Topaketaren helburua izan da hausnartu eta sakontzea jesuiten erakundeen eta munduko erronka eta desafio nagusi batzuei buruz, hala nola, lidergo zibiko eta politikoa, ingurumeneko eta ekonomiako justizia, sektore ahulenetarako hezkuntza, bakea eta adiskidetzea edo erlijioen arteko elkarrizketa.


Batzarrean, Felipe VI.a erreak inauguratu zuen eta Arturo Sosa Jesusen Lagundiaren Aita Jenerala izan du buru, karga sinboliko handiko uneak bizi izan dira, esaterako International Association of Jesuit Universities-IAJU sare berria sortu eta sinatzeko unea, Loiolako santutegian. Elkarteak unibertsitate sare guztiari izaera juridikoa, egitura eta egonkortasuna emango dio, eta bultzada berria izango da munduko unibertsitate guztientzat. Gainera, gorengo mailako hizlariak izan ditu: Gianfranco Ravasi kardinala, Giuseppe Versaldi kardinala, Pankaj Mishra politologoa eta Gaël Giraud SJ ekonomialaria.


Munduko unibertsitate jesuita ospetsuenek hartu dute parte hirugarren mundu batzarrean, besteak beste, Georgetown University, Santa Clara University, Loiola Chicago, San Francisco University, Pontificia Gregoriana (Italia), Javeriana Bogotá, Iteso (Mexiko), Universidad Católica de Córdoba (Argentina), Manilako Ateneo eta Tokioko Sofia. Mexikon (2010) eta Melbournen (2015) izan ziren lehenengo bi batzarrak.


Gure Unibertsitatea hautatu zuten 2018ko topagune izateko, mundu guztiko hiri hautagai aparta askoren artean. Topaketa Bilbon ospatzea, gainera, aitorpena eta bultzada da Deustuko Unibertsitatearentzat eta Bilborentzat, oro har. Era berean, Elkartea sortzean, aukera handiak zabaltzen dira Deusto eta mundu guztiko erakundeekin sarean egiten duen lana nazioartekotzeko.

Aurreko jardunaldiei buruzko laburpena

IAJU Batzarrari buruzko informazio guztia:

Weba: http://iaju.deusto.es/.
Newsletterra: http://iaju.deusto.es/newsletter
Sare sozialak:
Twitter (http://twitter.com/iajunews)
Facebook (http://facebook.com/iajunews)
Flickr (http://flickr.com/iajunews)
YouTube (https://www.youtube.com/channel/UC1gPBpt2ERJUAAnTtVDD8QQ).

Scroll to Top