Azaroak 25: Unibertsitateak bat egiten du emakumeen kontrako indarkeria salatzearekin

Deustuko Unibertsitateak bat egiten du emakumeen kontrako indarkeria salatzeko azaroaren 25 guztietan egiten den ospakizunarekin. Gure Unibertsitatearen fatxadan ageri den puntu moreak adierazten du gure konpromisoa genero indarkeriaren kontra, eta genero indarkeriaren arbuioa, eta emakumeen kontrako indarkeria, bereizkeria edo desberdintasunaren kontrako jarrera.


Azaroaren 25aren inguruan burutu diren ekimenen artean dago Bikaintasunerako Unibertsitate Espainiarren Genero Berdintasunerako Unitateen Sarearen adierazpena, CRUEk aho batez onartua. Deustuk eta bertako Berdintasuneko unitateak ere bat egin dute adierazpen horrekin.

Unibertsitateak bi ekimenen bidez ospatuko du azaroaren 25a. Alde batetik, Deustuko Unibertsitateko Generoko Diziplina arteko Plataformak jardunaldi bat antolatu du gai honen inguruan: “Gizakien salerosketari buruzko solasaldia: gizakien salerosketa, genero indarkeria mota bat”. Azaroaren 27an izango da, arratsaldeko 16:00etan, Garate aretoan. Bestetik, “Lan esparruan jazarpen egoerak prebenitu, ebaluatu eta halakoetan esku hartzeko protokoloa” argitaratuko da paperezko bertsioan eta eskura izango da fakultate eta lantoki guztietan; intranetean ere denon eskura izango dugu.

Jornada: “Dialogo sobre la trata de seres humanos: La trata de seres humanos como forma de violencia de género”
Scroll to Top